Zingira

Berdea, zuhaitzez inguratua, eguzkitsua eta oso lasaia. Zingira kanpina da hau, naturaren usaina arnasten den lekua.

Entzuten diren soinu bakarrak kanpina zeharkatzen duen errekako urarena eta txorien kantuak direla ohartuko zara. Baso eta zelaiz osatutako ingurune natural batean, kostatik 3km-tara egoteko pribilegioa dugu. Hemen erraz deskonektatuko duzu, atseden hartu eta baita ondo pasa ere, eguneroko zarata eta joan-etorrietatik urrun. Hemen erraz deskonektatuko duzu, atseden hartu eta baita ondo pasa ere, eguneroko zarata eta joan-etorrietatik urrun.

Partzelak

120 partzela ditugu, 75-90 m² bitartekoak. Landarezko hesiz bananduta daude, norbere intimitatea zainduz.

Itzal asko topatuko duzu kanpinean, baina baita itzalik ez duten partzelak ere.

Talde handia bazarete eta denok batera egoteko gogoa baduzue, banaketarik gabeko partzela handiak ere baditugu.

Bungalow-ak

Erosoago egon nahi duzuenontzat bungalow-ak eta mobile-homeak ditugu, 2 eta 6 pertsona artekoak. Erosotasun guztiekin, naturaren erdian etxetxo bat bere lorategiarekin.

Bungalow-ak bi gela, dutxa, ur beroa eta sukalderako beharrezko guztiak ditu. Baita portxe eta lorategi bana ere, lasai jan, irakurri edo familian egoteko.