Zingira

Zingira Kanpina
Berdea, zuhaitzez inguratua, eguzkitsua eta oso lasaia. Zingira kanpina da hau, naturaren usaina arnasten den lekua.

Entzuten diren soinu bakarrak kanpina zeharkatzen duen errekako urarena eta txorien kantuak direla ohartuko zara. Baso eta zelaiz osatutako ingurune natural batean, kostatik 3km-tara egoteko pribilegioa dugu. Hemen erraz deskonektatuko duzu, atseden hartu eta baita ondo pasa ere, eguneroko zarata eta joan-etorrietatik urrun.

Parcelas, Camping Zingira en Orio-Aia

Partzelak

120 partzela ditugu, 75-90 m² bitartekoak. Landarezko hesiz bananduta daude, norbere intimitatea zainduz.

Itzal asko topatuko duzu kanpinean, baina baita itzalik ez duten partzelak ere.

Talde handia bazarete eta denok batera egoteko gogoa baduzue, banaketarik gabeko partzela handiak ere baditugu.

Bungalow, Camping Zingira en Orio-Aia

Bungalow-ak

Erosoago egon nahi duzuenontzat bungalow-ak ditugu, 2 eta 5 pertsona artekoak. Etxe baten erosotasun guztiekin, naturaren erdian etxetxo bat bere lorategiarekin.

Bungalow-ak bi gela, dutxa, ur beroa, maindireak, toallak eta sukalderako beharrezko guztiak ditu. Portxe eta lorategi bana dute, lasai jan, irakurri edo familian egoteko.

icon-2
icon-5
icon-3
icon-6
icon-4
icon-1