Esploratu ingurua gure mapekin

Hareatzak, herriak eta berdea itsasoraino hedatzen duten kostaldeko mendiak (besteak beste, Jaizkibel) txandatzen dira Gipuzkoako 86 kilometroko itsasertzean. Deba eta Zumaia artean, bi egitura geologiko ikusgarri erakusten dituzte itsaslabarrek: ‘flysch’ delakoa eta marearteko zabalgunea.

Gipuzkoak turismorako eskaintzen dituen aukerak ez zaizkio ondo egokitzen ‘eguzkia eta hondartza’ proposatzen duen ereduari. Hala eta guztiz ere, 17 hondartza eder ditu; garbiak, erosoak eta, gehienetan, herrian bertan daudenak. Hondartza horiek guztiak ezinbesteko baliabidea dira udan Kantauri itsasoaz gozatzeko eta, neguan, olatuak lagun ditugula, ibilaldi lasaiak egiteko. Ezagunenak Zarauzko eta Kontxako hondartzak dira; Gipuzkoako luzeena eta dotoreena, hurrenez hurren. Edonola ere, denetariko hondartzak aurkituko ditu bisitariak Saturraran (Mutriku) eta Hondarribia artean.

Maiz ibaien ahoetan sortutako kostaldeko herriek nortasun sendoa eta interesgune ugari dituzte. Guztiek -Mutrikuk, Debak, Zumaiak, Getariak, Zarautzek, Oriok eta Hondarribiak- merezi dute bisita. Itsas pasealekua eta hirigune historiko bikaina dituen Hondarribia bereziki ederra da. Nabarmentzeko modukoak dira, halaber, Getaria eta Mutrikuko arrantzale kutsua, Zumaiako bi hondartzak eta Zarautzek duen tradizio turistikoa.

Eremu berderik ere badu Kostaldeko Gipuzkoak, itsasotik hurbil dauden Aiako Harria eta Pagoetako parke naturaletan.