Ongi etorri Zingirara

Naturan. Ezagutu gaitzazu

Berdea, zuhaitzez inguratua, eguzkitsua eta oso lasaia. Zingira kanpina da hau, naturaren usaina arnasten den lekua.

Entzuten diren soinu bakarrak kanpina zeharkatzen duen errekako urarena eta txorien kantuak direla ohartuko zara. Baso eta zelaiz osatutako ingurune natural batean, kostatik 3km-tara egoteko pribilegioa dugu. Hemen erraz deskonektatuko duzu, atseden hartu eta baita ondo pasa ere, eguneroko zarata eta joan-etorrietatik urrun.

Jatetxe Begetarianoa

Etxean egindako janaria dugu, inguruko produktu eta jakituriarekin. Ikusi al duzu gure karta?

Jatetxe eta tabernan zerbait hartu eta familiarekin edo gurekin hitz egin dezakezue eguneko irteera egin aurretik edo ondoren zuen abentura kontatzeko.

Taberna goizeko 9tatik aurrera irekita dago eta bertan kafe bat edo gosari eder bat eskatu dezakezue. Zerbitzariek urte asko daramatzate bertan lanean.

Bazkari eta afaritarako gure plater xume bezain finak probatu ditzakezue. 200 mahaikiderentzat lekua duen portxe zoragarria duzue eskura, ingurune berde honetaz lasai disfrutatzeko.

Erreserbatu

Uztaila eta Abuztuko hilabeteetan aisialdirik hoberena Zingira Kanpinean aurkituko duzu, lagunen artean, naturan bertan.